XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1876ko Irailean Auguste Mignet-en (1824; Frantziako Iraultzaren Historia) lanaren itzulpen osoa argitaratzen hasi zen Kawazu.

Beraz, bai Rousseauk eta bai Iraultzak zerikusia izan zuten japoniarren konstituzio proiektuaren erredakzioan, eta proiektu hori liberalagotzat jotzen da hainbat alderditan, geroago onetsi zen Konstituzioa baino.

Frantziako Iraultzaren izpiritua, ezen ez itxura.

Iwakura Tomomi eta Ito Hirobumi gobernu ministrariek behin betiko ukatu zituzten konstituzio proiektuaren bigarren (1978) eta hirugarren (1880) emendakinak, mesprezioz bota bait zituzten atzera Europa eta Ameriketako konstituzioen itzulpen edo bihurpen hutsak zirelakoan.

Bien bitartean, Chomin eta bere lagunek Toyo jiyu Sbimbun egunkaria sortu zuten (Ekialdeko Askatasuna) 1881eko Apirilean.

Askatasunaren aldeko mugimendua orduan zegoen bere gailurrean.

Chomin behin eta berriz deiak eginez aritu zen aldizkariaren editorialetan, berehala osa zedin Asanblada Nazionala, Frantziako Iraultzan bezala, konstituzio bat erredaktatzeko boterea izango zuena.

Arrazoinamendu zorrotz eta gogo sendo baten premia azpimarratu zuen behin eta berriz.

Bere irakurle gazteei hitzaldi puztuak edo ekintza itsu eta bortitza bazterrera uzteko gonbidatu zien.

Bere ustez, kontua ez zen Frantziak lehenengo egin zuena egitea, haren izpiritua bilatzea baizik, haren ekintzak imitatzea baino gehiago.

Frantziako Iraultza Izpirituz baizik imitatu Frantziako Errepublika sistema baino nahiago zuen.

Baretasuna eta moderazioaren alde mintzatuaz batera, etengabe gogoratu zuen iraultza japonian ere leher zitekeela, baldin eta goikoek gorteko partaideak, ministrariak eta nobleak, herriaren eskubideei jaramonik egin gabe, beren agintea erabiliz segitzen bazuten.

Japon iraultzaren atarian?.

1881ean herriaren mugimendua indarturik eta bere burua haren mehatxupean sentiturik, gobernu oligarkikoak hartu zuen ekimena, 1889rako Konstituzio bat eman eta hurrengo urterako Dieta bat eraikiko zuten aginduz enperadorearen izenean.

1882ko Otsailean, Konstituzio erredaktatzeko ardura zuen Ito Alemania eta Austriara ikerketa bat egitera abiatzeko zorian zegoela, Chominek Zientzia Politiko eta Moralaren Errebista sortu zuen Lehenengo alea 1793ko Giza Eskubideen Aitorpenarekin hasten zen eta bigarrenetik aurrera Rousseauren Kontratu Soziala zatika argitaratuaz joan zen, berak txinera klasikora itzulita biak.

Chominen Frantziako bi Erresumen Historia Iraultza aurrean (Kakumei-zen-Furansu-Nisei-Kiji, 1886ko Abendua) Konstituzio Inperiala aldarrikatu baino hiru urte lehenago argitaratu zen, haren erredakzioa bukaerara iristen ari zenean.

Batez ere Victor Duruy eta Henri Martin historialari frantsesen historietara joaz osatu zuen lan hura Chominek.

Zergatik gelditu ote zen, ordea, 1789 baino lehen, Iraultzaren beraren historia idatzi beharrean, espero izatekoa zen bezala?.

Chominek berak argitu zuen hori Frantziako Iraultzan nabari zuen dikotomia garbia esplikatzean.

Bere iritzirako, Iraultza alde batetik, Historiako gertakari gogoangarri bat zen, Askatasuna eta Berdintasunaren kausak argitan jarri zituena eta Europako estatuen egoera aldatuaz, politika lehenengo aldiz, filosofiaren printzipio garaietan oinarriturik arrakasta izan zuena.

Beste aldetik, ordea, estatu orokorrak biltzera deitzen ziren unetik, gortea eta herriaren arteko gatazka gero eta handiagoen hazia, grinak areagotu eta gehiegikerietara eramaten zuena, ikusten zuen hartan.

Funtsean historialari baino filosofoago bait zen, interes handiagoa zeukan Iraultzaren kausetan haren benetako garapenean baino, jasanezina iruditzen bait zitzaion haren baldarkeria.

Chominek drama handi batekin parekatzen zuen Frantziako Iraultza, hala nola Montesquieu, Voltaire Rousseau eta gainerakoak, autoreak zirelarik, eta iraultzaile handiak, berriz, Abbé Sieyès, Mirabeau, Vergniaud, Robespierre eta Danton aktoreak ziren.

Baina nola antzeztu ahal izan zuten aktoreek, autoreek idatzitako drama handia?.

Jendearen iritziaren laguntzarekin, hura gabe lan guztia alferrikakoa izango bait zen eta gortearen botere handiak zapalduko bait zukeen.

Chominek utzi digun azken mezua hauxe da, dudarik gabe: nazio barruan anbizio handiz jokatzen dutenei hitzeginez, herriaren baitan iritzi bat osatzea ezinbesteko beharra dela gogora erazten die.

Hori da zernahitarako giltza.

Mutsuhito enperadorea lehen trenbidea inauguratzen Yokohaman.